JAILADIA DBH 2. ETB TDTn
Jaialdia baino bi aste lehenago hasi ginen prestaketa lanetan gure antzerkia aurrera ateratzeko. Abendiaren 1ean zehazki.Ideia argi izan baino lehenago hainbat ideia proposatu genituen: Herriari eskainitako abestia abestea dantzari eta txalapartariak sartuz, kurtso hasierako musikala egitea, mimoen musikala egitea, urte amaierako programazioa eta ETB TDTn izateko aldarrikapena egitea. Hasiera batean, lehen ideiarekin hasi ginen, baina azkenean hainbat bozketa egin ondoren, azken ideia aukeratu genuen. Beraz, hasieratik hasi eta proposamen berriari ekin genion denen proposamen eta ideiak kontuan hartuta.
Antzerkitxoaren paperak banatzeko, lehenik eta behin, Erkudenek jaialdian zeuden pertsonai guztiak zehaztu zituen. Izan ere, 26 garenez denak parte hartzeko modua aurkitu behar baitzen. Gero, bakoitzari egin nahi zuen papera galdetu ondoren, denen artean ados jarri ginen.
Esan bezala, gure helburua Nafarroan ETB TDTn jartzeko aldarrikapena egitea zen. Hori jaialdiko azken bertsoetan batez ere adierazi genuen.
TDT jarri ziguten eta
ETB itzali zen zast!
Disney txanel ta CLAN ikustera
Hola aldatu ginen erraz
Guk betizukin egin nahi dugu
Pozik irri eta jolas
Gure hizkuntza da euskara eta
Bizi nahi dugu euskaraz
Trumoi zikinak altxatu ziren
eta eguraldi iluna
Guri etb kendu ziguten
ez da batere txukuna
Telebistakin edo ta gabe
iritsiko da eguna
Denon artean egingo dugu
Nafarroa euskalduna.
Abenduaren 17an, 15:45etan, guztiak gelan geunden. Batzuk etxetik jantzita eta makilatuta etorri ziren, baina gehienak gelan bertan edo kumunetan prestatu ginen. Ondoren, entsaio txiki bat egin genuen gela barruan, nerbioak kentzen joateko. Eta gainera, gure gelakide baten amak argazkiak atera eta grabatu ere egin gintuen. Halako batean, irakaslea atetik sartu eta berri txar bat eman zigun: Musika eta aurkezpena ez zihoazela. Oso urduri jarri ginen denak eta berehala, teknikari lanetan zebiltzan bi ikasle gora igo ziren irakaslearekin batera. Zorionez, berehala konpondu zuten arazoa eta azkenean, gure txanda iritxi zen! Oraindik oso urduri geunden. Frontoira hurbiltzen ginen heinean jendearen ahotsak entzuten genituen.
TELE 5n emititzen den LA NORIA programaren abestiarekin batera hasi zen gure jaialdia.Minutuak igaro eta ikaskide guztiak gure paperean sartu ondoren, bukatu zen gure momentua. Publikoaren txalo eta oihuak entzutean BUFFF egin genuen guztiok antzezlana ondo atera zela konturatzean.
Hauxe izan zen gure jaialdiak eman zuen guztia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario