Ikastuteko azken egunean Lekunberri aldera joan ginen egun pasa. Goizean, Mendukiloko kobak bisitatu genituen. Ondoren, ezagun batzuei esker Plazaola trenaren inguruko bideoa ikusteko aukera izan genuen. Eguna amaitzeko, berriz, Beigorri abentura parkean zuhaitz artean murgildu ginen. Giro paregabea izan genuen eta primeran pasatu genuen elkarrekin.
Pasaden urteko abuztuan Madonnak Lapurdiko kostan igaro zituen bere oporrak, eta dirudienez, ez zen Euskal Herritik esku hutsik joan. Izan ere, bere diska berrirako kolaboratzaile edo laguntzaile euskaldunak lortu baitzituen. Dirudienez, iparraldeko Kalakan folk hirukotea hautatu du nazioarteko artistak Open Your Heart diskan parte hartzeko, eta hil honetako 29an hasiko da horren gira. Thierry Biscary, Jamixel Bereau eta Xan Errotabehere dira talde honetako partaideak eta gaia sekretupean eraman behar izan dute Madonna beraren aginduz.
Hurrengo bideoan ikusi eta entzun daitekeen moduan, Kalakan taldeko partaideek ahotsa eta perkusioaren bitartez bat egiten dute euskal kantu zahar eta berriak uztartuz. Emaitza rock, ikusentzunezko kultura...ren eragina duen musika mota berezi bat da. Momentuz, diska bakarra kaleratu dute: Kalakan ( 2010) . Dena den, etorkizun oparoa aurrikusi daiteke. Elkar disketxearen esanetan kantu herrikoiak eta musika garaikide esanguratsu eta indartsua erabiliz lan hadia egin du talde honek gure ondare kulturalaren trasmisioan eta euskal musikaren luzarokortasun edo iraunkortasunean.
2012/05/09
Maite Arroitajauregi " Mursego" ( 1977). Eibartarra eta txelo jolea. Besteren musikak jantzi izan ditu Anarirekin, Xabier Montoiarekin eta Lisabörekin, kasu. Baina beretik sortzeko premia dauka. Bi disko egin ditu bakarlari gisa, "Bat" eta "Bi". Orain buruan haurrei zuzenduriko disko bat egiteko ideia omen dauka. sormena, mugimendua eta adierazpena lantzen ditu. Ikusi bideoa.
Helbide honetan munduko musika desberdinak ezagutzeko aukera izango duzue proposatzen zaizuen ariketaren bitartez. Azpiko zenbakietan klikatuz musika desberdinak entzun ahalko dituzu. Zuen zeregina horiek munduko herrialde desberdinekin lotzea izango da. Hau da, musika bakoitza zein herrialdetakoa den asmatu behar duzue. Animo!!! http://gerardodiegoaulademusica.blogspot.com.es/2010/01/musicas-del-mundo.html
Musika entzumenarekin erlazionatu dugu beti. Dena den, musika ikusi ere egin daitekeela frogatzen du ondoko bideo honek.
Jarbas Agnelli zine zuzendari eta musikariak argazki hau ikusi zuen egunkari batean eta pentagrama bat etorri zitzaion burura.
Begira zer egin zuen.
Hona hemen 3. unitatean landu behar dugun gaiarekin lotura zuzena duen bideo bat. Arretaz entzun eta ikusi ondoren, iruzkindu ezazue ( datu aipagarriena, gustuko izan duzuena, sortu zaizkizuen zalantzak....) ohar bat gehituz.
Duela urtebete, Txernobilgo istripuaren hogeita bosgarren urteurrena bete zen. Eta efemeride hori gertatu baino hilabete eta erdi lehenago, Fukushimako istripua geratatu zen. Nola dago egoera urtebete pasatuta? Eta zer espero behar dugu hemendik aurrera?
Entzun arretaz elkarrizketa hau eta hemen klik eginda agertuko zaizkizun galderak erantzun eta bidali. Kontuan hartu erantzun guztiak batera erantzun eta bidali behar direla.
Izugarri gustatu zait Ezekiel, oso dibertigarri eta entretenigarria delako. Gainera, protagonistak 14 urte ditu, eta adin horietan duten eta dauden gauzak kontatzen dituenez oso gertukoa eta motibagarria egin zait. Liburu honen idazlea Jasone Osoro da. Idazle hau asko gustatzen zait, beti gazte nerabeentzako liburuak idazten dituelako. Adb: Jara, Jara Bartzelonan, Jara bikiak eta bikoteak…
Laburpen orokorra:
Ezekiel 14 urteko mutila zen eta ama eta arrebarekin bizi zen. Izan ere, berak bi urte zituela, aitak etxetik alde egin zuen. Amak biziki gorroto zuen aita eta ez zuen gaia sekula ere ateratzen. Ezekielek, bere adineko mutilek bezala, bi zatitan zuen banatua bere bizitza: alde batetik, etxeko liskar eta bronkak eta bestetik, kuadrila, lokala, neskak… . Lagunek Ros izengotia jarri zioten. Izan ere, bi emakumerekin bizitzeak hori zekarren: bere arrebaren arropa janztea, jostailu arrosak erabili behar izatea…
Ezekielen kuadrillan lau ziren: Leon, Ola, Etxe eta Ezekiel bera. Laukotetik inork ez zion oraindik neska bati musurik eman, eta horrek buruhauste handiak ekartzen zizkien laurei. Eta gainera, liskar asko izaten zituzten horregatik. Behin laurak lokalean liskarretan zeudela, Etxek ideia bat bota zuen: ea nor zen lehena neska bati musu bat ematen. Hasieran Ezekieli ideiak ez zion grazia askorik egin, baina apostua onartzea erabaki zuen. Laurak apostuan pentsatzen hasi ziren eta Olak eta Leonek zerrenda bat osatu zuten ezagutzen zituzten neska politekin.
Apostua onartu bezain pronto, bakoitza bere planarekin hasi zen. Alde batetik, kuadrilako bik motorra zuten eta horrek abantaila ematen zieten neska kontuetan. Bestalde, klasean sexologiako saio batzuk ematen hasi ziren apostua egin zuten egun berdinetan eta gainera, irakasleak klaseko neska politenarekin jarri zuen Ezekiel historiako lan bat egiteko.
Gauzak honela, Ros Elenaren etxera joan zen proiektuarekin hasteko. Proiektuarekin hasi bai, baina Frantziako Iraultzaz baino gehiago sexologian aipatutako gauzez aritu ziren hizketan. Horrek Ezekiel urduri jartzen zuen. Izan ere, azken hau ez zegoen besteak bezain obsesionatuta gai honekin. Aldi berean, Leonek moto txapelketa batean parte hartu eta lehenengo postua irabazi zuen. Hori zela eta, Rosen arrebak musu bat eman zion ezpainetan. Horrek Elena oso jeloskor jarri zuen, Leonekin maiteminduta baitzegoen. Elenari plan bat bururatu zitzaion, baina horretarako Ezekielen laguntza behar zuen: Ezekielekin korapilduko zen Leon jeloskor jartzeko. Azkenik, Etxeren portatzeko moduagatik nobia zuela susmoa sortu zitzaien beste hirurei eta jarraitzea erabaki zuten. Eta horrela Etxe homosexuala zela jakin zuten. Beraz, apostua irabazteko, bakoitzak bide desberdina jorratzen ari zen besteei ezer adierazi gabe.
Halako egun batean, kuadrillakoak saskibaloi partida bat ikusten ari zirela, Elena agertu zen eta Ezekielekin ateratzen ari zela aipatu zuen. Hori jakitean, Leon asko haserretu zen Rosekin, berak bazekielako Elena gustatzen zitzaiola. Pixkanaka apostuaren kontuagatik adiskidetasuna puskatzen ari zen, beraien arteko sekretuengatik. Horrela bi taldetan banatu ziren alde batetik, Etxe eta Ezekiel eta bestetik, Ola eta Leon.
Hurrengo egunean, lau mutilak klasera sartu bezain pronto, klasekoek apostuaren berri bazutela jakin zuten. Maria (Rosen arreba) txibatu omen zen, aurreko arratsaldean Leonekin lokalean egon baitzen. Hori entzutean, Ezekiel eta Leon borrokan hasi ziren, eta zerrendan zeuden nahiz ez zeuden neskak asko hasarratu ziren beraiekin. Elena horien artean.
Azkenean, klasea amaitu eta laurak lokalean topatu ziren eta kostata, baina berriro ere adiskidetzea lortu zuten, ezin baitzituzten elkarrekin bizitako abenturak ahaztu eta Elenaren mezu bat jaso zuen Ezekielek faltan botatzen zuela adieraziz;baina momentu hartan kuadrilak zuen lehentasuna.