Mostrando entradas con la etiqueta musika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta musika. Mostrar todas las entradas

2012/05/23

BA AL ZENEKIEN???

Pasaden urteko abuztuan Madonnak Lapurdiko kostan igaro zituen bere oporrak, eta dirudienez, ez zen Euskal Herritik esku hutsik joan. Izan ere, bere diska berrirako kolaboratzaile edo laguntzaile euskaldunak lortu baitzituen. Dirudienez, iparraldeko Kalakan folk hirukotea hautatu du nazioarteko artistak Open Your Heart diskan parte hartzeko, eta hil honetako 29an hasiko da horren gira. Thierry Biscary, Jamixel Bereau eta Xan Errotabehere dira talde honetako partaideak eta gaia sekretupean eraman behar izan dute Madonna beraren aginduz. Hurrengo bideoan ikusi eta entzun daitekeen moduan, Kalakan taldeko partaideek ahotsa eta perkusioaren bitartez bat egiten dute euskal kantu zahar eta berriak uztartuz. Emaitza rock, ikusentzunezko kultura...ren eragina duen musika mota berezi bat da. Momentuz, diska bakarra kaleratu dute: Kalakan ( 2010) . Dena den, etorkizun oparoa aurrikusi daiteke. Elkar disketxearen esanetan kantu herrikoiak eta musika garaikide esanguratsu eta indartsua erabiliz lan hadia egin du talde honek gure ondare kulturalaren trasmisioan eta euskal musikaren luzarokortasun edo iraunkortasunean.

2012/05/09

 Maite Arroitajauregi " Mursego" ( 1977). Eibartarra eta txelo jolea. Besteren musikak jantzi izan ditu Anarirekin, Xabier Montoiarekin eta Lisabörekin, kasu. Baina beretik sortzeko premia dauka. Bi disko egin ditu bakarlari gisa, "Bat" eta "Bi". Orain buruan haurrei zuzenduriko disko bat egiteko ideia omen dauka. sormena, mugimendua eta adierazpena lantzen ditu. Ikusi bideoa.

2012/05/08

MUNDUKO DOINUAK

Helbide honetan munduko musika desberdinak ezagutzeko aukera izango duzue proposatzen zaizuen ariketaren bitartez. Azpiko zenbakietan klikatuz musika desberdinak entzun ahalko dituzu. Zuen zeregina horiek munduko herrialde desberdinekin lotzea izango da. Hau da, musika bakoitza zein herrialdetakoa den asmatu behar duzue. Animo!!!
http://gerardodiegoaulademusica.blogspot.com.es/2010/01/musicas-del-mundo.html

2012/05/07

MUSIKA ETA IKUSMENA

Musika entzumenarekin erlazionatu dugu beti. Dena den, musika ikusi ere egin daitekeela frogatzen du ondoko bideo honek. Jarbas Agnelli zine zuzendari eta musikariak argazki hau ikusi zuen egunkari batean eta pentagrama bat etorri zitzaion burura.
Begira zer egin zuen.

2012/01/19

Santa Ageda

Santa Ageda iristear dugu eta urtero bezala hori girotzeko hemen duzue kopla ezagunenaren partitura txirulaz jotzeko.