2012/05/09
Maite Arroitajauregi " Mursego" ( 1977). Eibartarra eta txelo jolea. Besteren musikak jantzi izan ditu Anarirekin, Xabier Montoiarekin eta Lisabörekin, kasu. Baina beretik sortzeko premia dauka. Bi disko egin ditu bakarlari gisa, "Bat" eta "Bi". Orain buruan haurrei zuzenduriko disko bat egiteko ideia omen dauka. sormena, mugimendua eta adierazpena lantzen ditu. Ikusi bideoa.
2012/05/08
MUNDUKO DOINUAK
Helbide honetan munduko musika desberdinak ezagutzeko aukera izango duzue proposatzen zaizuen ariketaren bitartez. Azpiko zenbakietan klikatuz musika desberdinak entzun ahalko dituzu. Zuen zeregina horiek munduko herrialde desberdinekin lotzea izango da. Hau da, musika bakoitza zein herrialdetakoa den asmatu behar duzue. Animo!!!
http://gerardodiegoaulademusica.blogspot.com.es/2010/01/musicas-del-mundo.html
http://gerardodiegoaulademusica.blogspot.com.es/2010/01/musicas-del-mundo.html
2012/05/07
MUSIKA ETA IKUSMENA
Musika entzumenarekin erlazionatu dugu beti. Dena den, musika ikusi ere egin daitekeela frogatzen du ondoko bideo honek.
Jarbas Agnelli zine zuzendari eta musikariak argazki hau ikusi zuen egunkari batean eta pentagrama bat etorri zitzaion burura.
Begira zer egin zuen.
Begira zer egin zuen.
2012/05/03
2012/04/26
2012/04/25
EUSKARAREN JATORRIA ETA HISTORIA
Hona hemen 3. unitatean landu behar dugun gaiarekin lotura zuzena duen bideo bat. Arretaz entzun eta ikusi ondoren, iruzkindu ezazue ( datu aipagarriena, gustuko izan duzuena, sortu zaizkizuen zalantzak....) ohar bat gehituz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)